Nokia 603 - Nokia Musika buruz

background image

Nokia Musika buruz

Hautatu >

Nokia Musika

.

Nokia Musika erabilita, abestiak erosi eta telefonora deskarga ditzakezu. Arakatu

Nokia Musika eta aurkitu musika berria eta betiko gogokoak.

Baliteke zerbitzua herrialde edo eskualde guztietan erabilgarri ez egotea eta zenbait

zerbitzu eta aukera bizi zaren herrialdearen arabera egongo dira eskuragarri.

Musika deskargatzeko, doako Nokia kontu bat behar duzu.

Nokia kontu bat sortu, Nokia Musika aplikazioarekin bat egin eta zure kontuan saioa

has dezakezu, hau erabilita:

Zure telefonoa

Web arakatzaile bateragarriekin

Dagoeneko Nokia kontu bat sortuta baduzu, kontu hori erabil dezakezu Nokia Musika

aplikazioan.

Kreditua edo deskargak badituzu edo Nokia kontuarekin deskarga mugagabera

harpidetu bazara, ez itxi kontua. Itxiz gero, hau guztia galduko da.

Jabetza intelektual guztiak eta abestien inguruko gainerako eskubideak hirugarrenen

lizentziadunenak dira, hala nola diskoetxearenak edo artistarenak, egilearenak edo

argitaratzailearenak. Nokia Musika aplikaziotik deskargatutako musika Nokia Musika

produktuaren orrialdeko "Eskubideak" atalean zehaztu moduan soilik erabil

dezakezu. Beste baliabide batzuetatik erositako musika erosketa horren baldintzen

arabera erabili behar da. Musikari dagokion jabetza intelektuala eta gainerako

eskubideak bete behar dituzu.

90

Aisialdia