Web bidezko telebista ikustea
Albiste berrienak lor ditzakezu eta zure telesail gogokoen azken emanaldiak ikus
ditzakezu.
Hautatu eta Web TB zerbitzu bat.
Edukia zuzenean erreproduzitzeko, 3G, 3.5G edo Wi-Fi konexio bat erabili behar duzu.
Web bidezko telebista-zerbitzuak erabiltzean datu kopuru handiak transmiti
daitezke. Datu transmisioen kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo zure sarearen
zerbitzu-hornitzailearengana.
Aurretik instalatutako Web bidezko telebista zerbitzuen hautaketa herrialdearen eta
sarearen zerbitzu-hornitzailearen araberakoa da. Web bidezko telebista zerbitzuen
edukia aldatzen da zerbitzu batetik bestera.
1 Web-telebistaren edukia arakatzeko, pasa hatza pantailan zehar.
2 Erreproduzitzen hasteko, hautatu irudi txikia.
3 Erreprodukzioan zehar kontrolak ikusteko edo ezkutatzeko, ukitu pantaila.
4 Bolumena aldatzeko, erabili bolumenaren teklak.
Web bidezko telebistarako widget-ak hasierako pantailan gehitzea
Eduki sakatuta hasierako pantailan hutsik dagoen eremuren bat, hautatu
Gehitu
widgeta
eta nahi duzun web-telebista zerbitzua.