Telefonoaren softwarearen eta aplikazioen eguneratzeei buruz
Egon eguneratuta. Eguneratu telefonoaren softwarea eta aplikazioak, telefonorako
eginbide berriak eta hobetuak lortzeko. Softwarea eguneratuta telefonoaren
funtzionamendua ere hobe daiteke.
Gomendagarria da telefonoko datu pertsonalen babeskopia egitea telefonoaren
softwarea eguneratu aurretik.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Eguneratzea egin ondoren, baliteke erabiltzailearen gidako jarraibideak eguneratuta
ez izatea. Erabiltzailearen gida eguneratua www.nokia.com/support helbidean lor
dezakezu.
114 Antolatu telefonoa