
Aplikazio Komunitateak buruz
Hautatu >
Komunitateak
eta hasi saioa erabiltzen dituzun sare sozialen
zerbitzuetan.
Sare sozialetako esperientzia hobetzeko, erabili Komunitateak aplikazioa. Sare
sozialen zerbitzuetan Komunitateak aplikazioen bidez saioa hasitakoan, ekintza
hauek egin ditzakezu:
•
Ikusi lagunen zerbitzu guztietako egoera-eguneratzeak ikuspegi bakarrean
•
Argitaratu zure egoera-eguneratzea hainbat zerbitzutan aldi berean
•
Partekatu kamerarekin ateratako argazkiak
•
Partekatu telefonoarekin grabatutako bideoak
•
Estekatu lineako lagunen profilak telefonoan duzun euren kontaktu-
-informazioarekin
•
Gehitu egutegi-zerbitzuko gertaerak zure telefonoko egutegian
Sare sozialek onartzen dituzten eginbideak daude eskuragarri soilik.
Sare sozial zerbitzuak erabiltzeak sareko konexioa eskatzen du. Datu kantitate
handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-trafikoaren kostuak egon daitezke.
Aplikazio Komunitateak
51

Datuak igortzeko tarifei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez dira Nokiak
eskainitakoak. Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-
-ezarpenak, informazioa jende askorekin parteka baitezakezu. Sare sozial zerbitzuari
dagozkion erabilera-baldintzak informazioa zerbitzu horretan partekatzeari
aplikatzen zaizkio. Ezagutu zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-
-jardunbideak.