Argazkiak ateratzea
Kamera irekitzeko, sakatu kamera tekla.
Telefonoak fokatze osoko kamera dauka. Kamerarekin, hondoko eta aurrealdeko
objektuak biak foka ditzakezu argazkia ateratzean.
Sakatu kamera tekla. Ez mugitu telefonoa argazkia gorde eta kamera beste argazki
bat ateratzeko prest egon arte.
Argazkiak Galeria atalean gordetzen dira.
Argazki-filma ikusi
Argazki-filmak ateratako azken argazkiak erakusten ditu. Argazki-filma irekitzeko,
hautatu . Aurreko argazkia edo bideoa ikusteko, irristatu eskuinera.
Kamera eta argazkiak
77
Argazkiak ateratzerakoan handiagotu edo txikiagotu
Handiagotzeko, ezarri hatza pantailan eta irristatu gora. Handiagotu nahi duzun
eremua pantailaren barnean dagoenean, altxa hatza. Txikiagotzeko, ezarri hatza
pantailan eta irristatu behera.
Zooma aplikatzeko bolumen-teklak ere erabil ditzakezu; baliteke horrela errazagoa
izatea zoom maila aldatzea.