
Argazkiei buruzko aholkuak
Kamera irekitzeko, sakatu eta mantendu kamera-tekla.
•
Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.
•
Minutu batean zehar kamera erabili ezean, lo moduan ezarriko da. Kamera
aktibatzeko, sakatu kamera-tekla labur.
Argazkirik onenak lortzeko, zuk nahi bezalakoak, kamerak argazkiak ateratzeko hiru
modu desberdin eskaintzen dizkizu:
•
Kamerak ezarpen egokiak zein diren erabakitzea nahiago baduzu, erabili modu
Automatikoa. Egin behar duzun guztia fokatzea eta argazkia ateratzea da.
•
Eszenak moduak hainbat egoeratarako prestatutako eszenak eskaintzen dizkizu.
Adibidea: Paisaia modua: urruneko objektuak fokatzeko. Elur modua: ingurune
zurietan argazkiak ateratzeko. Foku modua: kontzertuetan, abeslaria foku azpian
dagoenean eta ingurunea iluna denean argazkiak ateratzeko.
78
Kamera eta argazkiak

•
Kreatiboa moduari esker, kameraren ezarpenak zuk zeuk zehatz ditzakezu, bai
eta hainbat ezarpen-profil gorde ere, geroago erraz erabili ahal izan ditzazun.
Argazkiak ateratzeko modua aldatzeko, hautatu . Behar izanez gero, ukitu
pantailaren eskuineko aldea ezarpenak uzteko.