Galeriako argazkiak edo bideoak partekatu
Argazkiak edo bideoak sare sozial batera kargatu nahi al dituzu, lagunek eta senideek
ikus ditzaten? Zuzenean karga ditzakezu Galeria ataletik.
Kamera eta argazkiak
85
1 Hautatu >
Galeria
.
2 Hautatu argazkia edo bideoa, ukitu pantaila tresna-barra erakusteko eta hautatu
>
Partekatu
.
Aholkua: Sare sozial batean saioa hasita baduzu, zerbitzu horretan bertan
parteka dezakezu edukia. Hautatu , ukitu pantaila tresna-barra erakusteko eta
hautatu zerbitzuaren ikonoa argazkien tresna-barran.
Argazki edo bideo bat partekatzen duzun lehen aldian, saioa hasi beharko duzu
sare sozialean. Lehen aldian bakarrik hasi beharko duzu saioa gauzak
partekatzeko.
3 Nahi izanez gero, gehitu iruzkinak eta hautatu
Partekatu
.
Aholkua: Argazkiak eta bideoak NFC gaitasuna duten telefonoekin ere parteka
ditzakezu. Partekatzeko, hautatu argazkia edo bideoa eta ukitu beste telefonoa zure
telefonoaren NFC eremuarekin.