
Bideoak grabatzea
Telefonoarekin argazkiak ateratzeaz gain, zure une bereziak bideo gisa ere gorde
ditzakezu.
Kamera irekitzeko, sakatu kamera tekla.
1 Argazki modutik bideo modura aldatzeko, beharrezkoa bada, hautatu .
2 Grabatzen hasteko, sakatu kamera-tekla.
3 Handiagotzeko, ezarri hatza pantailan eta irristatu gora. Handiagotu nahi duzun
eremua pantailaren barnean dagoenean, altxa hatza. Txikiagotzeko, ezarri hatza
pantailan eta irristatu behera.
Kamera eta argazkiak
79

Zooma aplikatzeko bolumen-teklak ere erabil ditzakezu; baliteke horrela
errazagoa izatea zoom maila aldatzea.
4 Grabaketa gelditzeko, sakatu kamera-tekla.
Bideoak Galeria atalean gordetzen dira. Grabatu duzun bideoa bizkor ikusteko,
hautatu > . Aurreko argazkia edo bideoa ikusteko, irristatu eskuinera.
Aholkua: Bideoak multimedia-mezuetan edo mezu elektronikoetan bidal ditzakezu.
Bidal daitezkeen bideoen tamaina mugatzeko, grabatu aurretik, hautatu >
Kreatiboa
>
Bereizmena
eta hautatu tamaina egokia, hala nola,
360p
.