Bideoei buruzko aholkuak
Kamera irekitzeko, sakatu eta mantendu kamera-tekla.
•
Argazki modutik bideo modura aldatzeko, hautatu .
•
Emaitza hobeak lortzeko, itxi beste aplikazioak grabatzen hasi aurretik.
•
Grabatu telefonoaren memoria osagarrian, ahal bada.
•
Bideoa memoria-txartelean grabatzen ari bazara, erabili bateragarriak diren
fabrikatzaile ezagunen kalitate handiko microSD txartel bizkorrak,
funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. microSD 4 txartelak (32 Mbit/s (4
MB/s)) edo handiagoak erabiltzea gomendatzen da.
Lehen aldiz erabili aurretik, egin txarteleko eduki garrantzitsuen babeskopia eta
erabili telefonoa txartela formateatzeko; baita txartela aldez aurretik formateatu
bada edo Nokia telefono batean erabili bada ere. Formateatuz gero, txartelean
gordetako eduki guztia ezabatuko da.
Erabileraren ondorioz memoria-txartelaren errendimendua moteltzen bada, egin
txarteleko eduki garrantzitsuaren babeskopia eta erabili telefonoa txartela
formateatzeko.