USB modua aldatzea
Telefono eta ordenagailuaren artean edukia kopiatzean edo sinkronizatzean
emaitzarik onenak lortzeko, aktibatu USB modu egokia USB datu-kablea erabiltzen
duzunean hainbat gailutara konektatzeko.
1 Erabili USB datu-kable bateragarria telefonoa ordenagailura konektatzeko.
2 Telefonoan, pasa hatza jakinarazpen-eremuan.
3 Aukeratu
USB
eta hurrengoen artetik:
Nokia Suite — Konektatu telefonoa Nokia Suite instalatuta duen ordenagailu
bateragarri batera. Modu honekin, telefonoa Nokia Suite zerbitzuarekin sinkroniza
dezakezu eta Nokia Suite eginbideak erabil ditzakezu.
Nokia Suite aplikazioa irekitzen duzunean modu hau automatikoki aktibatuko da.
Bilteg. masiboa — Konektatu telefonoa Nokia Suite instalatuta ez duen
ordenagailu bateragarri batera. Telefonoa USB flash memoriatzat hartzen da.
Telefonoa beste gailu batzuetara ere konekta dezakezu, hala nola etxeko edo autoko
estereo-ekipamendura, bertan USB unitateak konektatzerik baduzu.
Modu honetan ordenagailu batera konektatuta dagoen bitartean, baliteke telefonoko
zenbait aplikazio erabili ezin izatea.
Konektagarritasuna 113
Ezin da telefonoko memoria-txartelean eta memoria masiboan sartu beste gailu
batetik.
Multim.-transf. — Konektatu telefonoa Nokia Suite instalatuta ez duen
ordenagailu bateragarri batera. Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako
musika modu honetan transferitu behar da. Etxeko entretenimendurako hainbat
sistema eta inprimagailu ere modu honetan erabil daitezke.
Erabili tel. modem gisa — Konektatu telefonoa ordenagailu bateragarri batera
eta erabili telefonoa hari gabeko modem gisa. Ordenagailua automatikoki
konektatzen da Internetera.