VPN konexioak
Hautatu >
Ezarpenak
eta
Konektagarritasuna
>
VPN
.
Sare birtual pribatua (VPN) den konexioa behar duzu, esaterako, zure enpresako
intraneta arakatzeko edo zure posta urrunetik atzitzeko.
108 Konektagarritasuna
VPN gidalerroek zehazten dute datuak nola dauden enkriptatuta eta nola
autentifikatzen duen enpresak zure telefonoa. VPN bezeroa, ziurtagiriak eta
gidalerroak instalatzeko eta konfiguratzeko, jar zaitez harremanetan zure
enpresaren IT sailarekin. Gidalerro bat instalatu ondoren, VPN konexio-metodo bat
automatikoki gehitzen da Intranet sarearen helmugan.
Informazio gehiago eskuratzeko, bilatu VPN mugikorra www.nokia.com/support
helbidean.
Garrantzitsua: Ziurtagiri bat izateak urruneko konexioekin eta softwarearen
instalazioarekin zerikusia duten arriskuak nabarmenki murrizten ditu. Segurtasun
gehigarri hori aprobetxatzeko, ziurtagiriak zuzentasunez erabili behar dira, eta
zuzenak, benetakoak edo fidagarriak izan behar dira. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. Iraungita badaude edo baliogabeak badira, egiaztatu zure
gailuaren data eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpenak aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea fidagarria dela eta
ziurtagiria zerrendan dagoen jabearena dela egiaztatu behar duzu.