NFC aplikazioari buruz
NFC (Near Field Communication - Inguruko Eremuko Komunikazioa) erabilita erraza
eta dibertigarria izango zaizu konektatzea eta partekatzea. NFC gaitasuneko Nokia
telefonoak eta osagarriak hari gabe konektatzen dira bata bestearekin ukitutakoan.
NFCren bidez hauek egin ditzakezu:
•
Partekatu sortu duzun edukia NFC gaitasuneko bi telefono bateragarriren artean.
•
Konektatu NFC gaitasuneko Bluetooth osagarri bateragarriak, adibidez,
entzungailuak edo hari gabeko bozgorailuak.
•
Ordaindu telefonoarekin, sareko zerbitzu-hornitzaileak hori onartuz gero.
•
Ukitu etiketak telefonorako eduki gehiago eskuratzeko edo lineako zerbitzuak
atzitzeko.
•
Jokatu jokalari anitzeko jokoetara NFC gaitasuneko telefono bateragarriak
dituztenen aurka.
NFC eremua telefonoaren atzealdean dago, kameraren ondoan. Ukitu beste
telefonoak, osagarriak edo irakurgailuak NFC eremuarekin.
NFC telefonoaren pantaila piztuta den bitartean erabil dezakezu. Telefonoarekin
ordaindu edo telefonoa tiket gisa erabili ahal izango duzu telefonoa blokeatuta
egonda ere, zure zerbitzu-hornitzailearen arabera.
16
Lehen urratsak
Informazio gehiago eskuratzeko, ikus telefonoko NFC teknologiari buruzko tutorialen
bideoak.
Aholkua: NFC gaitasuneko eduki gehiago deskarga dezakezu Nokia Dendatik.