Sartu memoria txartel bat
Memoria-txartelak bereiz saltzen dira.
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD eta
microSDHC txartelak bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela
eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
1 Kokatu azazkala atzeko estalkiko eskuin-ertzean dagoen hutsunean eta kendu
estalkia.
8
Lehen urratsak
2 Ziurtatu memoria-txartelaren kontaktuak behera begira daudela eta sartu
txartela. Sartu txartela bere lekuan egon arte.
3 Jarri atzeko estalkia.
Memoria txartela kendu
1 Bultzatu txartela askatu arte.
2 Atera txartela.
Lehen urratsak
9
Garrantzitsua: Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.