Nokia 603 - Bateriaren iraupena luzatu

background image

Bateriaren iraupena luzatu
Badirudi beti kargagailuaren atzetik zabiltzala. Baina badira telefonoaren bateriaren

iraupena luzatzen lagunduko dizuten hainbat urrats.

Bateria beti guztiz kargatu.

Energia aurrezteko modua aktibatuta dagoenean, telefonoaren ezarpenak,

adibidez,

Sare modua

eta pantaila-babeslea, optimizatu egiten dira.

Aktibatu energia aurrezteko modua
Sakatu pizteko tekla

eta, ondoren, hautatu

Aktibatu energia aurreztea

. Energia

aurrezteko modua desaktibatzeko, sakatu pizteko tekla

eta, ondoren, hautatu

Desaktib. energia aurreztea

.

Itxi erabiltzen ari ez zaren aplikazioak
Sakatu eta mantendu menu-tekla, irristatu itxi nahi duzun aplikazioa bistaratzen den

arte eta, ondoren, hautatu .

Soinuak, gaiak eta efektuak

Mututu beharrezkoak ez diren tonuak, teklenak adibidez.

Erabili entzungailu kabledunak bozgorailua erabili ordez.

Aldatu telefonoaren pantailaren argia itzali aurretik igaroko den denbora-tartea.

Oinarrizko erabilera 29

background image

Ezarri denbora-mugaren tartea
Hautatu >

Ezarpenak

eta

Telefonoa

>

Pantaila

>

Argiaren iraupena

.

Aldatu gai eta horma-paper ilun batera
Hautatu >

Ezarpenak

eta

Gaiak

>

Orokorra

.

Horma-papera aldatzeko, hasierako pantailan, hautatu

>

Aldatu horma-papera

.

Murriztu pantailaren argitasuna
Hautatu >

Ezarpenak

eta

Telefonoa

>

Pantaila

>

Distira

.

Desaktibatu Ordulari handia pantaila-babeslea
Hautatu >

Ezarpenak

eta

Gaiak

>

Pantaila-babeslea

>

Bat ere ez

.

Sarearen erabilera

Musika entzuten edo telefonoa bestela erabiltzen ari bazara, baina ez baduzu

deirik egin edo jaso nahi, aldatu lineaz kanpoko profilera.

Konfiguratu telefonoa mezu elektronikoak horren maiz eskura ez ditzan.

Erabili Wi-Fi konexioa Internetera konektatzeko, datu mugikor (GPRS edo 3G)

bidezko konexioak erabili beharrean.

Telefonoa GSM eta 3G sareak erabiltzeko (modu duala) konfiguratuta badago,

telefonoak bateria gehiago kontsumitzen du 3G sareak bilatzerakoan.

Ezarri telefonoa GSM sareak bakarrik erabil ditzan
Irristatu jakinarazpen-eremuan behera eta, ondoren, hautatu sare mugikorra eta

Sare

modua

>

GSM

.

Behar ez duzunean, desaktibatu Bluetootha
Irristatu jakinarazpen-eremuan behera eta, ondoren, hautatu .

Telefonoaren Wi-Fi sare erabilgarrien bilaketa gelditzea
Irristatu jakinarazpen-eremuan behera eta, ondoren, hautatu .

Ireki datu mugikorren (3G edo GPRS) konexioa, behar denean soilik
Datu mugikorren konexioa ixteko, irristatu jakinarazpen-eremuan behera eta,

ondoren, hautatu .

30

Oinarrizko erabilera