Postontziak gehitzea
Posta helbide bat baino gehiago erabiltzen dituzu? Hainbat postontzi izan ditzakezu
telefonoan. Posta sareko zerbitzua da.
Hautatu >
Posta
.
Posta aplikazioa lehenengo aldiz irekitzen duzunean, postontzi bat sortzeko
eskatuko dizu telefonoak. Onartuz gero, jarraitu telefonoan erakusten diren
argibideei.
Telefonoan laneko posta erabili nahi baduzu, konfiguratu posta Exchange ActiveSync
erabiliz. Konfiguratzeko, Microsoft Exchange Server zerbitzariaren izena eta sareko
domeinua behar dituzu. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri Mail for Exchange
administratzailearekin harremanetan.
Postontziak geroago gehitzea
Postontzia geroago ere sor dezakezu. Hautatu
Posta
>
Postontzi berria
eta,
ondoren, jarraitu telefonoan erakusten diren argibideei.
Aholkua: Posta widget bat hasierako pantailan gehituz gero, posta zuzenean atzitu
ahal izango duzu hasierako pantailatik.
Postontziak ezabatzea
Hautatu eta mantendu postontzia, eta hautatu
Ezabatu postontzia
.