Nokia 603 - Ibilgailuak

background image

Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina izan

dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,

abiaduraren kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen

ekipamenduaren fabrikatzailearekin.

Langile kualifikatuek soilik instala ditzakete telefonoak ibilgailuetan. Behar bezala instalatu edo konpondu ezean, arriskuak

sor daitezke eta bermea baliogabe daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko osagarriek behar

bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa, haren zatiak

edo osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez jarri telefonoa edo

osagarriak airbag-a aterako den tokian.