Nokia 603 - Inguru eragilea

background image

Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu, baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo

belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 2,2 zentimetroko (7/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro

babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako

distantziara eraman beharko zenuke.

Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate oneko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak

beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak transmisioa

amaitu arte.

Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak

edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.