Interneteko deiei buruz
Internet bidezko deiak egin eta jaso ditzakezu. Interneteko dei-zerbitzuak
ordenagailuen, telefono mugikorren eta VoIP gailu baten eta ohiko telefono baten
arteko deiak onar ditzake. Interneteko dei-zerbitzua sareko zerbitzua da.
Interneteko deien zerbitzu-hornitzaile batzuek doako Interneteko deiak baimentzen
dituzte. Eskuragarritasunari eta konexio-kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo
Interneteko deien zerbitzu-hornitzailearengana.
Interneteko deiak egin edo jasotzeko, Wi-Fi sareko zerbitzu-eremuan izan edo
pakete-datu (GPRS) bidezko konexio bat izan behar duzu 3G sare batean, eta Internet
bidezko dei-zerbitzu batean saioa hasita izan behar duzu.